Udalbatzarraren aktak
Actas del pleno municipal

Udalbatzarraren aktak (1913-1958)

Orioko Udalbatzarrak 1913tik 1958ra bitartean egindako akta guztiak daude hemen jasota, bilaketak egiteko aukerarekin. Agiriak PDF formatuan daude, deskargatzeko moduan, eta, beraz, edozeinek dauka aukera horiek etxetik kontsultatzeko, udal artxiboraino joan beharrik gabe.

Aktak PDFn eskura jartzeaz gain, edukien hustuketa egin du Udal Artxiboak eta hori datu base batean antolatu du, bilaketak erraz egin ahal izateko. Zerbait bilatzeko, nahikoa da EDUKIA koadroan idaztea zer den aurkitu nahi dena (izen propio bat, etxe izen bat…) eta aplikazioak zerrendatuta aurkeztuko du zein aktetan azaltzen den bilatzen den hori.

Bilaketak errazteko, euskarazko abizenak, toki izenak eta abar euskal grafiaz idatzita daude datu basean, nahiz eta, askotan, bestela agertzen diren jatorrizko dokumentuetan.



OHARRA

Hemen agertzen diren kopiak kontsultarako dira eta ez dute legezko baliorik. Norbaitek nahi badu ziurtagiri bat, udalbatzarrak hartutako erabakiren bati buruzkoa, legezko balioa izango duena, propio eskatu beharko du Udalean.

Búsqueda de Actas
Data
Datuak

Aukera gehiago

Oharra: Dokumentu hau(ek) ikusi ahal izateko, aurretik Acrobat Reader irakurgailua jaitsi behar duzu.

Get Adobe Reader